jueves, 17 de diciembre de 2009

agra

Amodioaren tenpluaren inguruan
haurrak oin hutsik dabiltza
plastikozko mendixken artean,zakarrarekin jostetan
agian etorkizunarekin ezkutuka

armak ere daude,pila
amodioaren tenpluaren inguruan
presentzi bortitz horrekin segurtasuna deittutakoa bermatuz
katastrofearen klik-atik zein urbil gauden antzi ez dezagun

eta beti telebista bat
eta bertan kriket-a
eta egunaren ordu guztiak
hori dena anzten saiatzeko

kontrasteen lurralde hontan
(eta metaforak zerbait erran nahi duela irudittu zait)
amodioaren tenpluaren erdian
hilobi bat dago.

No hay comentarios: